AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihar, bi pertsona etxegabetzen saiatuko dira Iruñeko Alde Zaharrean

Kaleratzeari aurre egiteko, 07:30ean San Lorenzoko 17. zenbakira bertaratzera deitu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.

Berehalako etxegabetze baten berri eman du Iruñerriko (Nafarroa) Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: bihar, ekainaren 4an, bikote bat euren etxetik botatzen saiatuko dira Iruñeko Alde Zaharrean. Horiek horrela, etxe-kaleratzeari aurre egiteko deia zabaldu du sindikatuak. Hain zuzen ere, goizeko 07:30erako jarri du hitzordua, San Lorenzo kaleko 17. zenbakian.

Joan den urtarrilaren 30ean, Burlatan, etxegabetze bat geratzea lortu zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Egun horretarako zegoen ezarrita familia baten kanporatzea, bost seme-alaba tartean, baina 200 bat lagun elkarretaratu ziren atarian, kaleratzeari kontra egiteko. Horiek horrela, segizio judizialak ebatzi zuen ez zegoela baldintzarik etxe-kaleratzea gauzatzeko, eta atzera egin zuen.

Gasteizko Txosnetako bazterketa politikoaren kontra eta irtenbidearen alde, manifestatzera deitu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Ekainaren 13an izango da mobilizazioa, 'Txosnak denontzat, irtenbidea orain!' lelopean. Beste urte batez, Gasteizko Txosnetan parte hartzea ukatu diete bertako GKSri eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistari.