AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihar desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri Gaztetxea

Polizia atzo arratsaldean bertaratu zen Etxarri ingurura, baina alde egin zuen gero.

Agortzen ari da Errekaldeko (Bilbo, Bizkaia) Etxarri II Gaztetxea husteko epaitegietatik ezarritako gehienezko data: biharko, apirilaren 4rako, dago zehaztuta espazioaren desalojoa. Beraz, badirudi bihar saiatuko direla Etxarri husten, eta horren zantzuak izan ziren atzo. Izan ere, Gaztetxetik 17:20ean jakinarazi zuten Ertzaintza eta Bilboko Udaltzaingoa ingurura bertaratu zirela, eta alarma guztiak piztu ziren. 18:00ak igarota, baina, alde egin zuten azkenean polizia-indarrek.

Etxarri defendatzera deitu dute bertako kideek. "Gaztetxea defendatuko dugu", adierazi zuten aurreko ostiralean Errekalden bertan egindako manifestazio jendetsuan. 1.000 pertsonatik gora mobilizatu ziren, Etxarriren desalojoa gelditzera eta Gaztetxeak defendatzera deitzeko. Bilboko Udala eta Amenabar enpresa seinalatu zituzten desalojoaren erantzule gisa, haiek ari baitira Etxarriren hustea ekarriko duen proiektu urbanistiko erraldoia bultzatzen eta gauzatzen.

Absolbitu egin dituzte Kaletik Gaztetxera asanbladako kideak
Gaur epaitu dituzte lau gazte, Durangoko Gaztetxea defendatzeagatik. Froga falta dela-eta, guztiak absolbitu dituzte.