AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihar epaituko dute pertsona bat Bilbon, Urkila Zentro Sozialistaren hustearen harira

Bilboko Kontseilu Sozialistak apirilean eman zuen Urkila Zentro Sozialistaren irekieraren berri, eta uztailean hustu zuten BBK-k, epaitegiek eta polizia-indarrek. Pertsona bat auzipetu zuten, eta urrian epaitu behar bazuten ere, hitzordua atzeratu zuten. Bihar goizean izango da epaiketa, eta elkarretaratze batera deitu du Kontseilu Sozialistak, epaitegi aurrean.

Bihar, otsailaren 28an, epaituko dute pertsona bat Bilboko (Bizkaia) epaitegian, Urkila Zentro Sozialistaren birjabetzearekin eta desalojoarekin lotuta. Goizean izango da epaiketa, eta Bilboko Kontseilu Sozialistak elkarretaratze bat antolatu du une horretarako. Zehazki, 10:00etan epaitegien (Buenos Aires kalea, 6) aurrera bertaratzera deitu du, auzipetutako kideari babesa emateko eta bere absoluzioa exijitzeko.

Bizkaiko hiriburuko Kontseilu Sozialistak iazko apirilean jakinarazi zuen Zentro Sozialista bat ireki zuela Errekalde auzoan. "Proletalgoaren antolakuntza independentea sustatzeko" asmoz jarri zuen martxan Urkila izeneko Langile Kontrolpeko Espazioa. BBK da eraikinaren legezko jabea, eta, polizia-indarrekin eta Justiziarekin elkarlanean, Zentro Sozialista husteko prozedura bat jarri zuen martxan. Uztailean izan zen Urkilaren desalojoa, eta pertsona bat auzipetu zuten horrekin guztiaren harira. Berez, iazko urrian epaitu behar zuten, baina hitzordua atzeratu zuten.

Soldatapeko zaintzako eta garbiketako langileen egoera salatu du Itaiak
Atzo ehunka lagun atera ziren kalera Bilbon, Donostian eta Iruñean, 'Zaintza eta garbiketako langileok borrokara' lelopean. Sektore horietan aritzen diren emakume langileen egoera eta horretan administrazio publikoak daukan ardura seinalatzeaz gain, guztientzako "kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak" aldarrikatu zituzten.