AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihar, faxismoaren eta gerraren kontra kaleak hartzeko unea

GKSk biharko antolatu ditu manifestazioak Bilbon eta Iruñean, eta azken hilean gazte andana aritu da mobilizatzeko deia Euskal Herri osoan barrena zabaltzen. Astintze-lan horien hainbat irudi jaso ditugu.

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) abenduaren erdialdean zabaldu zuen deia: faxismoaren gorakadaren kontra eta gerra-mehatxuaren kontra, urtarrilaren 25ean mobilizatzera deitu zuen Euskal Herrian. Gerraren eta faxismoaren aurka, gazte langileok lehen lerrora! lelopean, manifestazio bana antolatu du Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa). 18:00etan abiatuko da Bilboko mobilizazioa Jesusen Bihotzetik, eta ordubete beranduago hasiko da Iruñekoa, Gaztelu Plazatik.

Azkeneko hilabetean, ikaragarria izan da gazte-antolakundeak Euskal Herri osoan egin duen astintze-lana, biharko egunean Bilbon eta Iruñean mobilizatzera deitzeko. Ikusgarriak izan dira deialdia zabaltzeko han-hemenka egindako hamaika propaganda-ekintzak, eta ekimen edo egitarau ugari ere baliatu dituzte GKSko kideek, kalera ateratzera deitzeko: faxismoa eta agenda belikoa normalizatu ez daitezen, mobilizatzeko beharra azpimarratu dute.

D&S Desokupa enpresa izan zen atzo Antsoainen
Badirudi atzo arratsaldean gauzatu zutela etxe-kaleratze bat, eta horren berri izatean, jende ugari mobilizatu zen desokupen kontra. D&S-ko hainbat partaidek dute lotura zuzena faxismoarekin, eta Andoainen ere egon ziren iaz.