AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihar hasiko da 11/13 sumarioko auzipetuen aurkako makroepaiketa

Bihartik aurrera, 47 militante politiko epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, ETA erakundearen "espetxe frontea" osatzea eta "erakunde terrorista baten parte izatea" leporatuta.

Bihar, irailak 11, hasiko da 11/13 sumarioko auzipetuen aurkako makroepaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Hala, guztira 47 militante politiko epaituko dituzte Madrilen, ETA erakundearen "espetxe frontea" osatzea eta "erakunde terrorista baten parte izatea" leporatuta. Tartean dira Herrira koordinakundeko kideak, Etxerat preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteko kideak, EPPK-ren bitartekariak, abokatuak eta Jaiki Hadi-ko osasun arloko profesionalak.

Guztira 601 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak, nagusiki, ETA erakundean parte hartzea egotzita. Beste delitu batzuk ere leporatu dizkiete auzipetu batzuei; hala nola, terrorismoa jarraian goratzea, terrorismoa finantzatzea edota baldintzapeko neurriak haustea.

Atzo, irailak 13, Bilbon (Bizkaia) mobilizazioa egin zuten milaka pertsonak, epaituak izango diren 47 kideei elkartasuna adierazteko eta babesa emateko.

Sarekadak

2013. urtean izan zen Herrira-ko kideen aurkako sarekada handiena; urte hartan atxilotutako 18 kide epaituko dituzte bihartik aurrera. Koordinakundeko beste hiru kide ere auzipetu dituzte 11/13 sumarioan, baina 2015. urteko urtarrilean atxilotu zituzten (haietako baten kasuan, birritan atzeman zuten). Abokatuen aurkako sarekada izan zen hura.

Handik bi hilabetera, martxoan, Etxerat eta Jaiki Hadi-ko kideak atxilotu zituzten. EPPK-ren bitartekarien aurkako sarekada, aldiz, 2014. urteko urtarrilean izan zen.

Viscofan enpresako langileek 24 orduko lanuztea egingo dute
Gaur goizaldeko 06:00etan abiatu dute 24 orduko lanuztea Viscofan enpresako beharginek. Hidrogeno sulfuroa duen edukiontzi batera erorita, lantoki hartako langile bat eraila izan zen iragan larunbatean, eta beste bat larriki zauritu zen. Hala, haien lankideek elkarretaratzea egingo dute gaur, 13:00ak eta 15:00ak bitarte.