AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihar hasiko da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea

Bihar izango da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneko lehen eguna. "Prozesu sozialistari bultzada ematea, komunitate politikoa indartzea eta langile kultura hedatzea" jomuga, igandera bitartean, lan egunak, hitzaldiak zein aisialdirako jarduerak izango dira, Azpeitiko Esklabak eraikinean. "Ospakizuna eta konpromiso politikoa" uztartuko dituzte", "ospakizun eredu politikoa" erdiesteko asmoz. Topagunearen jarraipen berezia egingo du GEDAR LANGILE KAZETAk.

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek apirilean aurkeztu zuten elkarlanean martxan jarritako egitasmoa; Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea. Bihar, ekainak 12, Topaguneko lehen eguna izango da. "Prozesu sozialistari bultzada ematea, komunitate politikoa indartzea eta langile kultura hedatzea" ipar, bihartik hasita igandera bitartean, lan egunak, hitzaldiak zein aisialdirako jarduerak izango dira Azpeitiko (Gipuzkoa) Esklabak eraikin birjabetuan.

Nerea Franciscoeneak eta Eneko Carrionek pasa den astean GEDAR LANGILE KAZETAri azaldu ziotenez, "ospakizuna eta konpromiso politikoa" uztartuko dituzte Topagunean, "ospakizun eredu politikoa" erdiesteko asmoz. "Jaialdi kapitalistari" eta horrek dakarren "despolitizazioari" kontrajarrita ulertu nahi dute "ospakizun eredu politikoa".

"Egunerokoan, herrietan, eskualdeetan zein maila nazionalean, antolakuntzaren bitartez prozesu sozialista pixkanaka elikatzen ari garela ospatu nahi dugu, eta baita egun horietan Azpeitian egingo dugun lan guztia ere", gehitu zuten.

Esklabak eraikina egokitzeko izango dira lan egunak, eta "jakintza arlo desberdinak" ikasteko eta lantzeko aukera izango da. Besteak beste, iturgintza, elektrizitatea, arotzeria, mural margoketa, komunikazioa, txosnen muntaketa eta sukaldaritza landuko dituzte bertaratzen diren kideek.

EGITARAUA

Asteazkena, ekainak 12. Lan eguna

  • 10:00. Harrera
  • 11:00. Azalpenak. Jarraian, lana
  • 14:00. Bazkaria. Jarraian, lana
  • 21:00. Afaria
  • 22:00. Ekaintxo pailazoa eta magia ikuskizuna

Osteguna, ekainak 13. Lan eguna

  • 09:30-19:00. Lana
  • 14:00. Bazkaria
  • 21:00. Kantu afaria

Ostirala, ekainak 14

  • 09:30-13:30. Lana
  • 13:30. Lanaren amaiera eta bazkaria
  • 16:00-18:00. Hitzaldiak: Hezkuntza, genero eta gazte problematikak
  • 18:00-20:00. Hitzaldia: Gazte antolakundea. Jarraikortasuna eta hausturak
  • 21:00. Afaria
  • 22:00. Pobresiak

Larunbata, ekainak 15

  • 10:00-12:00. Hitzaldia: Prozesu Sozialista
  • 12:30-14:30. Mahai ingurua: Ziklo politiko berria Euskal Herrian
  • 14:30. Bazkari girotua
  • 19:00. Kontzertuak: Bake Faltsua, Rodeo
  • Jarraian, ekitaldi politikoa
  • Ondoren, kontzertuak: Herdoil, Kontuz! Erromeriya, Droga Purpura

Igandea, ekainak 16. Desmuntaketa

Bizkaiko Domino's Pizzak bi grebalari kaleratzeari, sei greba egun gehiagorekin erantzun diote langileek
Greba deialdiaren lehen egunetan lanuzteak egin zituzten bi langile kaleratu ditu Domino's Pizza enpresak. Era berean, enpresak grebalariak ordezkatzeko neurriak hartu dituela ere salatu dute. Hala, lehendik deitutako lau greba egunei beste sei egun gehitzea erabaki dute beharginek. Ekainaren 14an, 15ean, 16an, 21ean, 22an eta 23an izango dira greba egunak.