AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihar mobilizazioa egingo dute Santurtziko bi garbiketa enpresatako emakume langileek, haien aurkako jazarpena salatzeko

Duela hilabete batzuk ekin zioten borrokari Limpiezas Lombide eta Limpiezas Sirkari enpresetako beharginek, lan baldintzen hobekuntzaren alde. Salatu dutenez, jazarpenarekin zein errepresioarekin erantzun dute enpresek. Bizi duten egoera salatzeko eta aldarrikapenak kaleratzeko mobilizazioa egingo dute bihar garbitzaileek, Kabiezesetik hasita.

Borrokan jarraitzen dute Santurtziko (Bizkaia) Limpiezas Sirkari eta Limpiezas Lombide enpresetako emakume langileek. Sektorean ohikoa den modura, Sirkarik Lombide subrogatu zuen iaz, eta beharginek hilabeteak daramatzate haien lanpostuetan jasaten duten egoera salatzen eta lan baldintzen hobekuntzaren aldeko borrokaldian.

Izan ere, azaldu dutenez, "benetan lan egiten dutena baino ordu kopuru txikiagoarekin kontratatuta daude, eta horrek kasu askotan soldata eta kotizazio murrizketa oso garrantzitsua dakar".

Horretaz gain, iaz, eritasun baja hartzera zihoan langile bat kaleratu zuen Limpiezas Sirkarik, eta orain, ez dago prest bera lanerako berriro hartzeko. Beharginen arabera, aurretik Lombiden jarduten zuen kaleratutako emakumeak, eta enpresak "ezagutzen zuen Lombiden duen afiliazio sindikala".

Erantzuna


Hortaz, Lombideko eta Sirkariko emakume langileak kalera aterako dira bihar, larunbata. 12:00etan hasiko da manifestazioa, Kabiezeseko biribilgunetik. Modu horretan, haien borroka eta aldarrikapenak kaleratu nahi dituzte, enpresaburuen erantzuna salatzearekin batera.

Borroka ugari sektore feminizatuetan

Azkenaldian makina bat borroka piztuta daude sektore feminizatuetan: Gipuzkoako zahar etxeetako langileak, hezkuntzako garbitzaileak, etxez etxeko langileak, Trapagaran eta Elorrioko Versia Contact Center, eta abar.


Migratzaile gazteek salatu dute ezinezkoak direla bizileku-baimena izateko eskatzen dizkieten baldintzak
Gipuzkoan bizi diren migratzaile gazteek salatu dute "irregulartasun" egoeran erortzeko arriskuan daudela 18 urte bete eta adingabeentzako zentroetatik irteten diren pertsonak. Izan ere, egoitza-baimena lortzeko zein berritzeko Atzerritartasun Legeak ezartzen dizkien baldintzak ezinezkoak direla azaldu dute: kontu korrontean 500 euro izan behar dituzte baimena lortzeko, eta 2.000 berritzeko. Gazteek mobilizazioa egingo dute bihar arratsaldean, Donostiako bulebarretik.