AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihar, Palestinaren alde mobilizatzera deitu du IAk Ibaetan

Lehendakaria bertaratuko da ikasturteari hasiera emateko ekitaldira, eta, palestinar erresistentziaren defentsan, mobilizazio bat antolatu du IAk.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bihar egingo du ikasturteari hasiera emateko ekitaldia, Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) campusean. Horren harira, Palestinaren aldeko mobilizazio bat prestatu du Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundeak, "Israelgo Estatu terroristarekin Eusko Jaurlaritzak eta EHUk duten konplizitatea salatzeko eta palestinar erresistentziari elkartasuna adierazteko".

Goizeko 11:00etan izango da mobilizazioa, Aulariopean. Palestinar erresistentzia aurrera! Eusko Jaurlaritza eta EHU genozidioaren konplize! lelopean egin du deialdia IAk.

Berriz atzeratu dute Igorreko Kiñu Gaztetxearen kontrako epaiketa
Urtarrilaren 27an izango da judizioa, "prozesu judizialean izandako ustekabe bat dela eta". Duela bost urte hasi zen Kiñuren aurkako desalojo-prozesua.