AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Biharko elkarretaratzera deitu du Gasteizko Itaiak, Gasteizen salatu den azkeneko eraso matxista gaitzesteko

Gasteizko Zabalgana auzoan emakume bat eraso zuen atzo haren bikotekide ohiak. Erasoa salatzeko protestara deitu du Gasteizko Itaiak: elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:30ean udaletxe aurrean.

Atzo, asteartea, gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), bikotekide ohiari eraso egiteagatik. Hain zuzen, emakumearen etxera sartu zen bortxaz, eta "hertsapenak eta kalteak" leporatu dizkiote erasotzaileari. 26 urte ditu.

Eraso matxista hori salatzera dei egin du Gasteizko Itaiak, eta elkarretaratzea antolatu du bihar arratsalderako. 19:30ean izango da mobilizazioa, udaletxe aurrean, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean.

Iruñerriko Itaiak ere deitu du mobilizaziora biharko, Iruñeko udaletxearen aurrean, Nafarroako hiriburuan salatu diren azkeneko bi erasoak gaitzesteko.

30 gazte identifikatu dituzte Beasainen, indar polizialei buruzko hitzaldi batean
'Indar polizialak kontrol sozialerako tresna' izeneko hitzaldia egiten ari ziren Beasaingo (Gipuzkoa) gaztetxean joan den ostiralean, Goierriko GKSk antolatuta. Polizia agertu, eta banaka ateratzera behartu zituzten parte hartzaile guztiak.