AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Biharko mobilizazioa deitu du Ikerlarien Asanbladak Leioako campusean, EHUri exijitzeko Ikerlarien Estatutua bete dezan

Duela ia urtebete eman zuten ontzat Ikerlarien Estatutua, baina Ikerlarien Asanbladako kideek salatu dutenez, EHUk ez ditu bertan jasotako baldintzak bete. Hala, langileei dirua zor die iazko martxotik. Borrokaldi berria hasi dute haiek, soldata igoeraren eta beste hainbat lan baldintzen defentsan. Bihar protestak egingo dituzte Leioako campusean, eta iragarri dute martxora arte ez direla "geldirik egongo".

Euskal Herriko Ikerlarien Asanbladak salatu duenez, iazko martxoaren 15ean onartu zen Ikerlarien Estatutua. Dena den, Euskal Herriko Unibertsitateak oraindik ez ditu bete estatutuak jasotzen dituen baldintzak, eta ikerlariei dirua zor die martxotik. Hala, borrokaldi berria hasi du Ikerlarien Asanbladak, eta bertako kideek azaldu dutenez, "soldata igoera" ez da haien aldarrikapen bakarra: "Kontratua amaitzean kalte-ordainak ordaintzea eta ikerlarien irakaskuntza babestea ere nahi dugu". Horretaz gain, salatu dute estatu mailako hainbat deialdi (FPU, FPI, eta abar) ez dituela bere gain hartu nahi EHUk, bere "eskumenekoak" ez direlakoan; "baina gu guztion kontratatzailea da EHU", diote ikerlariek.

Helduleku horiek guztiak esku artean, bihar, urtarrilak 22, mobilizazioa egingo dute Leioako (Bizkaia) campusean. 11:30erako jarri dute hitzordua, Mikel Laboa plazan. Egoera aldatu ezean, aste honetan mobilizazioei ekin eta borrokarekin aurrera egingo dute ikerlariek. Gogoan izan dute "mugimendua ikerlarien eskubideak eta ikerketa duina babesteko sortu zela": "Ez gara martxora arte geldirik egongo".

Gaur Froneriko langile guztiek egin dute greba, lantokiko berregituraketari aurre egiteko
Datozen hiru egunetan ere grebara joko dute Araiako Froneri fabrikako beharginek, haien lanpostuen defentsan. Planta berregituratu nahi du enpresa zuzendaritzak, eta lantegiari "lana kendu" nahi diola salatu dute langileek; hain zuzen, bertako hainbat jarduera azpikontratatzea eta kanporatzea baita asmoa. 400 langile inguru dira Araian, eta heren bat ez da modu jarraikorrean aritzen.