AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihotzekoak jota hil da langile bat Etxabarriko Pepsicon

Aurten gutxienez 26 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, eta horietako zazpi izan dira "ez-traumatikoak".

Beste behargin batek galdu du bizia bere lanpostuan. Oraingoan, Etxabarritik (Araba) dator berria: Pepsico enpresako langile batek bihotzekoa izan du soldatapean lanean ari zela, eta hil egin da. LAB sindikatuak azaldu duenez, Pepsicon "lan-karga handiak eta erritmo gogorrak" dira nagusi, eta "arazo kardiobaskularrak areagotzea" eragin dezake horrek.

Hilabetea hasi zenetik, gutxienez lau langile zendu dira beren lanpostuetan Euskal Herrian. Urtea hasi zenetik, ordea, gutxienez 26 lan-heriotza atera dira argitara, eta horietako zazpi izan dira "ez-traumatikoak".

Donostiako Safetruckek 200.000 euro zor dizkie langileei
Donostiako Belartza industrialdean dagoen Safetruck enpresak joan den urteko abuztuan utzi zion 25 langileei nominak eta dietak ordaintzeari.