AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihotzekoak jota hil da marinel bat Bilboko portuan

Iturri sindikal batzuen arabera, aurten 64 lan-heriotza izan dira Hego Euskal Herrian.

Aurreko larunbatean, abenduaren 21ean, behargin bat hil zen Bilboko (Bizkaia) portuan, soldatapean lanean ari zela. 65 urte zituen, eta Antigua eta Barbudako Stinnes Zephir kargaontzian aritzen zen marinel. Bihotzekoak jota hil zen, ontzia Bilboko portuan atrakatuta zegoenean.

Iturri sindikal batzuen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 64 langilek galdu dute bizia Hego Euskal Herrian lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Heriotza horietatik 20 izan dira "ez-traumatikotzat" jotakoak.

Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.