AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bihotzekoak jota zendu da langile bat Petronorren Muskizko findegian

Sarbide-kontrolerako gunean hil da behargina, goizean. Aurten, Euskal Herrian gutxienez 57 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.

Gaur, abenduak 7, beste langile bat izan da eraila Euskal Herrian. 05:30ak aldera, bihotzekoak jota zendu da behargin bat Petronorren Muskizko (Bizkaia) findegian. Indusal enpresarentzat jarduten zuen soldatapean; hain zuzen, suteen aurkako arropa biltzeaz arduratzen dira plantan.

Lanean hastera zihoala izan du bihotz-gelditzea langileak, sarbide-kontrolerako gunean.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 57 langilek galdu dute bizia haien lanpostuetan Euskal Herrian.

Bilboko 7katu gaztetxearen aurkako erasoa salatu dute
Udaltzainek, gaztetxeko ekimen baten amaieran, hainbat kide identifikatu eta isundu zituzten azaroaren 26an, "gazteek lonjetan egotea debekatuta dutela" aitzakia hartuta.