AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bikotekideari, amaginarrebari eta semeari eraso die gizon batek Gasteizen

Atxilotu egin dute 53 urteko gizonezkoa, eta tratu txar jarraituak leporatu dizkiote.

Joan den asteburuan, Gasteizko (Araba) Koroatzearen auzoan eraso zion amaginarrebari gizonezkoak, kalean. Horren ostean, salaketa jarri zuen amaginarrebak, eta aurreko igandean eraman zuten atxilo erasotzailea. Amaginarrebak salaketan adierazi zuenez, haren bikotekideari eta 19 urteko semeari ere egin zien eraso gizonak, eta "ohikoak" ziren tratu txar psikologiko eta fisikoak.

Azken egunetan, beste bost eraso atera dira argitara Arabako hiriburuan. Maiatzeko bigarren asteburuan gutxienez lau emakumeri eraso zieten, eta bikotekideak beste emakume bati egin zion eraso aurreko asteartean.

Gazte etxegabe batena da Orkoienen zabor-kamioi batean aurkitutako gorpua
Atzo goizean topatu zuten gazte madrildarraren hilotza, baina sekretupean dago ikerketa.