AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Aresti Zentro Sozialista, barrutik

Asteburuan eman dute Zentro Sozialistaren irekieraren berri, eta bertan martxan jarritako proiektuak ere azaldu dituzte, bideo baten bidez.

Bilbok (Bizkaia) ere badu Zentro Sozialista: bertako Kontseilu Sozialistak joan den asteburuan jakinarazi du Zentro Sozialista bat ireki duela Deustu auzoan, Aresti izenekoa. Espazio horren bidez, "proletalgoaren antolakuntza independentea sustatu eta bizi-baldintzen okertzeari aurre egiteko gaitasunak metatu" nahi dituzte, eta tokia "elkargune bat" izan dadin ere bilatzen dute; "antolakuntza-gaitasunak irabazteko, formakuntza politikoa sustatzeko, aisialdirako aukera eskaintzeko eta kultura sozialista garatzeko".

Bideo baten bidez erakutsi dute Zentro Sozialista barrutik, eta bertan martxan jarritako proiektuen berri eman dute: oinarrizko produktuen biltegia, ikasleentzako ikasketa-gela, soldatapeko lanari eta etxebizitzari buruzko aholkularitza juridikoa eskaintzeko bulegoa...

Hona hemen bideoa:

🎬 𝐀𝐫𝐞𝐬𝐭𝐢 𝐙𝐞𝐧𝐭𝐫𝐨 𝐒𝐨𝐳𝐢𝐚𝐥𝐢𝐬𝐭𝐚

Hainbat proiektu jarri ditugu martxan Bilboko Deustu auzoan zabaldu berri dugun Zentro Sozialistan. pic.twitter.com/3nGMeMtddm

— Kontseilu Sozialista Bilbo (@Kontseilua_Bilb) January 29, 2024
UNRWA erakundeari finantziazioa moztuta, palestinarrei laguntza humanitarioa kenduko diete Mendebaldeko estatuek
Gutxienez hamazazpi herrialdek utziko diote palestinar errefuxiatuentzako agentzia laguntzeari, "Hamasekin" lotura duela esan eta hura kriminalizatuta. Sarraski eta errefuxiatu-olatu bete-betean, 2 milioi gazatarri elikagaiak eta osasun-arreta ahalbidetzen dizkie UNRWAk. Gosete batez ohartarazten ari dira Gazako Zerrendan; palestinarren laurdena ari dira gosez hiltzen.