AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Aste Nagusian atxilotutakoei buruzko informazioaren filtrazioa, ikerketapean

79 pertsonaren izen-abizenak eta argazkiak filtratu zituen Poliziak abuztuan, eta zenbait atari faxistatan argitaratu zituzten gero, pertsona migratuak seinalatzeko. Gertakariak ikertzen ari da Bilboko epaile bat.

Bilboko (Bizkaia) aurreko urteko Aste Nagusian gutxienez 79 lagun atxilotu zituzten polizia-indarrek. Gero, atxilotutako pertsonen informazioa atera zuten argitara sare sozialetan: euren izen-abizenak eta argazkiak filtratu zituen Poliziak, eta zenbait atari faxistatan plazaratu zituzten.

Alvise Perez "kazetari" faxistak zabaldu zuen filtratutako informazioa (itxura denez, aurrez Whatsapp bidez ere hedatuta zegoen jada), 2023ko abuztuaren 31n, Telegrameko kanal baten bidez. Desokupa enpresa parapolizialak ere argitaratu zuen gerora atxilotutakoei buruzko informazioa, asmo faxista argi batekin berak ere: atxilotutako pertsona batzuen jatorri arabiarra seinalatu zuen, haiek kriminalizatzeko eta gorroto-mezu arrazistak zabaltzeko.

Fiskaltzak eskatuta, filtrazio hori ikertzen ari da orain Bilboko Urko Gimenez epailea. Datuak Babesteko Euskal Agintaritza eta Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa ere ari omen dira gertakariak aztertzen.

Filtratutako fitxek polizia-indarren intsignia ofizialak zituzten estanpatuta, eta, beraz, argi seinalatzen dute filtrazioaren iturria. Bilboko Udaltzaingoak berak aitortu du argitaratutako materiala Ertzaintzarekin trukatu ohi duen materialaren parte dela, baina esan du ez dela polizia-artxibo ofizial bat; alegia, ez dela udaltzainek ertzainei igortzen dieten formatu ofiziala. Ertzaintzak ez du argipenik eman.

Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek
Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.