AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Basurtu auzoan lokal bat hustu du Desokupak, udaltzainen laguntzarekin

Desokupak duela gutxi esan zuen Bilbon esku hartuko zuela aste honetan, eta halaxe izan da: Basurtuko auzokideek jakinarazi dute lokal bat desalojatu duela enpresa parapolizialak. Euskal Herrian argitara atera den Desokuparen bigarren esku-hartzea litzateke gaurkoa. 20:00etan protesta izango da Aita Donostia plazan.

Bi hilabetean gutxienez birritan aritu da Euskal Herrian Desokupa enpresa faxista. Apirilaren 15ean etxegabetu zituen hainbat pertsona AbadiƱon (Bizkaia) eta, gaurkoan, Bilbon (Bizkaia) esku hartu du: Basurtu auzoko hainbat bizilagunek azaldu dutenez, Desokupako kideek lokal bat hustu dute Bilboko Udaltzaingoaren laguntzarekin.

Enpresa parapolizialeko kide batek duela egun gutxi iragarri zuen gaurko desalojoa, Desokupa TV-ren bidez.

Mobilizazioa 20:00etan

Basurtuko Gazte Asanbladak mobilizatzera deitu du gaurko. Elkarretaratzea egingo dute 20:00etan, Aita Donostia plazan. Faxistak kanpora lelopean argitaratu dute deialdia.

Kantabriara lekualdatu dute Julen Atxurra preso politikoa
1996an atxilotu zuten lekeitiarra. Duesora tokialdatu aurretik, hamazazpi urtez izan dute Frantziako Estatuko espetxeetan, eta Cadizen eta Aranjuezen ere eduki dute 2013az geroztik.