AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Kranba Konpartsa salatu du etxebizitza turistikoen Aparture elkarteak

Etxebizitza turistikoak okupatzera deitzeagatik salatu du konpartsa, itxura denez. "Pozarren gaude horrelako elkarteek onartzeagatik gure auzoetako miseriaren eragileak direla", azaldu du.

Bilbon (Bizkaia), joan den asteburuan amaitu zen aurtengo Aste Nagusia. Ohi bezala, jaigunea aldarriz bete dute hamaika konpartsak; baina, oraingoan ere, izan da horren aurkako erantzunik. Badirudi Kranba Konpartsa jopuntuan jarri duela Euskadiko Etxebizitza Turistikoen Aparture Elkarteak.

Aste Nagusi honetan, nagusiki, etxebizitza turistikoei lotutako salaketaz bete dute Kranbaren gunea eta txosna. Bilbon legez kanpoko 749 etxebizitza turistiko daudela ohartarazi dute konpartsaren dekorazioaren bidez; eta, salaketa horri lotuta, ondoko aldarria ere irakur zitekeen Kranbaren txosnan, letra larriz: Etxebizitza turistikoak okupatu.

Itxura denez, salaketa eta aldarri horiek hartu ditu aitzakiatzat Aparturek Kranba Konpartsa seinalatzeko. Zenbait komunikabideren arabera, egoitza Donostian (Gipuzkoa) duen elkarte espekulatzaileak salaketa bat aurkeztu du Bilboko epaitegi batean. "Mehatxuak" egitea leporatu dio Kranbari, baita etxebizitza turistikoak okupatzera dei egitea ere.

Konpartsak sare sozialetan adierazi du hedabideen bidez izan duela salaketaren berri. "Pozarren gaude horrelako elkarteek onartzeagatik gure auzoetako miseriaren eragileak direla, negozio-eredu horrek etxerik gabe uzten gaituelako", esan du.

Pertsona bat hil da Laudion, anbulantzia medikalizatua 20 minutuz itxaron ostean
Bihotz-gelditze bat izan zuen aurreko ostegun gauean, baina Laudioko anbulantzian ez zegoen medikurik, eta Bilbotik bidali behar izan zuten unitate mugikor bat. Gau berdinean, bi pertsonak jasan behar izan zuten mediku falta Laudion. Azken hilabeteetan, Osakidetzako zentroetako murrizketak eta baliabide falta salatu dituzte behin eta berriz.