AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Langile Autodefentsa Sareak borrokaldi berria abiatu du, Limpiezas Arana-Fernandez Aguilar garbiketa enpresako gatazka baten harira

Limpiezas Arana-Fernandez Aguilar garbiketa enpresari hainbat eskakizun helarazi dizkio Bilboko Langile Autodefentsa Sareak, bertan soldatapean lanean ari den behargin batek jasaten duen egoera dela eta. Kontratu gabe jarduten duela salatu du langileak, baita zigor ekonomikoak eta bestelako gehiegikeriak pairatu dituela ere.

Bilboko Langile Autodefentsa Sarearengana jo du garbitzaile modura jarduten duen langile batek, lanean jasaten dituen gehiegikeriak direla eta. Limpiezas Arana-Fernandez Aguilar garbiketa enpresan aritzen da soldatapean, eta azaldu du lan-kontraturik gabe egiten duela lan. Behin baino gehiagotan galdegin du beharginak kontratu bat izatea, beharrezkoa baitu bere egoera "erregularizatu" ahal izateko.

Gaixorik egonik ere lanera joatera behartu dutela eta ordutegian "erabateko malgutasuna eta disponibilitatea" exijitzen dizkiotela salatu du bestalde langileak, eta ez dizkiotela aparteko ordu asko ordaindu ere azpimarratu du. Gainera, ekonomikoki zigortu izan du enpresak hainbat aitzakia erabiliz, besteak beste, etxe batzuk behar bezala ez garbitu izana leporatuz.

BORROKALDIA MARTXAN

Pasa den azaroaren 26an enpresaburuari gutun bat helarazi zion Bilboko Langile Autodefentsa Sareak, hainbat exijentziarekin. LASeko kideek gaitzetsi dute "etxeko lanen sektoreko enpresak baliatu" egiten direla "sektore feminizatua izateaz", "soldatak debaluatuz, lan-baldintzak okertuz eta langile klasearen baitako geruza ezberdinen arteko arrakala handituz".

Enpresa horiei egotzi die, bestalde, "langile migratuen egoera zaurgarria" probestea, "erdi esklabotzako lan-harremanak" sortzeko. Enpresak eskaerak betetzen ez baditu, LASeko kideek adierazi dute "gatazkaren izaera publikoa handitu" eta "beharrezkotzat" jotzen dituzten mobilizazioak jarriko dituztela martxan.

'Gelditu dezagun' kanpaina abiatu du Eurocopa Honi Ez plataformak
Mahai gainean jarraitzen du Bilbon Eurocopa futbol txapelketa egiteko aukerak, eta Eurocopa Honi Ez plataformako kideek adierazi dute "inoiz baino ozenago" aldarrikatuko dutela: 'Gelditu dezagun'. Hala, salatu dute "osasun-egoerak okerrera egin arren agintariak Eurocopa egitea pentsatzen egoteak" adierazten duela "kapitalaren lehentasuna ez dela osasuna, etekin ekonomikoa baizik". Gainera, gaitzetsi dute aurrera doala txapelketa egiteko aukera baina, alarma egoerari lotuta ezarri dituzten neurriekin, mugatu egin dutela "Eurocopa honi egiteko aukera" eta, orokorrean, "antolakuntza politikoa".