AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko masajista batek eginiko sexu-erasoa salatu du emakume batek

Aurreko asteko ostegunean izan zen erasoa, goizean. Kontraktura batek sortutako mina arintzeko jo zuen masajistarengana emakumeak, eta eraso egin zion gizonak.

Sexu-eraso bat jasan du berriki Bilboko (Bizkaia) emakume batek. Concha Jeneralaren kaleko apaindegi batera joan zen emakumea aurreko ostegunean, goizeko 11:30ean. Kontraktura bat zuen sorbaldan, eta mina arindu ahal izateko jo zuen hara. Buruan toalla bat jarri ondoren, ustezko masajea hasi zuen gizonezko masajista batek, baina segituan hasi zen ukituak egiten, emakumeak salatu duenez.

Alde egin zuen handik, eta gertatutakoa komisarian salatu. Antza denez, duela zazpi urte gertatutako antzeko kasu baten berri izan du emakumeak, eta eraso gehiago izan direlako susmoa egon daiteke. Komisarian erasoaren berri eman zuenean, bertan zeuden poliziek epaitu egin zutela ere seinalatu du emakumeak.

Baionako festetan, indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo bat izango du martxan Itaiak
"Indarkeria sistemikoen aitzinean kolektiboki antolatzeko" bidean, hainbat helburu ezarri dituzte aurtengo jaiei begira: "erasotuei harrera egitea eta beharren arabera bideratzea", "ostatuetako arduradunak eta peƱetako kideak antolakuntza kolektibo honetan parte hartzera deitzea", indarkeria matxista "ahal bezainbat kontabilizatzea", eta bortxaketei "erantzun kolektibo eta politiko bat ematea". Baionako iazko festetan, hamaika ukitze eta bost bortxaketa salatu zituzten.