AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Portuan atxilotu dute guardia zibil bat, 120 kilo kokainarekin

Auto ofizialean zeraman droga, lan-orduetan. Urteak egin ditu portuko instalazioetan lanean.

Polizia Judizialak Guardia Zibileko agente bat atxilotu zuen Bilbon (Bizkaia) aurreko igandean, droga trafikoari lotuta antza denez. EFE agentziaren esanetan, hogei bat urte daramatza Bilboko Portuan lanean, eta bertan atxilotu zuten asteburuan, lan-orduetan 120 kilo kokaina gainean zeramatzala. Auto ofizialean zeukan droga.

Berria-k jaso duenez, guardia zibilak merkantzien garraioa kontrolatzen jardun du portuan bi hamarkadaz, zergen eta mugazaintzaren arloan. Itxura denez asteak ziren, ikerketa judizial baten barruan, bere telefono mugikorra zelatatzen ari zirela.

Zabalik jarraitzen du ikerketak, eta oraingoz behintzat, agentea kartzelaratzeko agindua eman du epaileak. Castron (Kantabria) bizi da atxilotua, eta bere etxea ere miatu du Polizia Judizialak.

Iaz, etxerik gabeko 1.500 lagun baino gehiago zeuden EAEn
2016etik hona bikoiztu egin da kopurua, nahiz eta hainbat kolektibok ohartarazi duten askoz ere altuagoak izan daitezkeela zifra errealak.