AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Tendam enpresa-taldeko langileek greba hasi dute, Black Friday astearen barruan

Lan-itun berria helburu, arropa dendetako langileek sei greba egunetara deitu dute. Springfield, Cortefiel, WS, Factory, Milano eta Fiffty dendak dira Tendam enpresa-taldea osatzen dutenak.

Hainbat arropa denda katek —Cortefiel, WS, Factory, Milano, Fiffty eta Spingfield— osatzen dute Tendam enpresa-taldea eta, azken urteetan bezala, Black Friday astea egitekoak ziren azaroaren 21etik 26ra. Egun hauetan zehar greba egitea erabaki dute, ordea, Bilboko (Bizkaia) langileek, lan-itun propio baten alde.

Beharginek salatu dutenez, zazpi urte igaro dira Cortefiel —gaur egun Tendam enpresa-taldea— enpresak sinatutako azken hitzarmena iragan zenetik, beraz, soldatak ez dira 2015etik igo. Gainera, prekaritatearen "igoera izugarria" izan dela salatu dute sindikatuek.

Langileen aldarrikapen nagusia ordainsaria Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) bezainbeste igotzea da, bai eta "online salmentagatiko komisioak, salmenta kolektiboko komisioak eta eskala bidezko eta zeharkako lanpostuak ezabatzea" ere.

Merkataritza sektorea greban, azaroaren 25ean

Maiatzean mobilizatu ziren Bizkaiko merkataritzako, ehungintzako, oinetako dendetako eta larrugintzako langileak eta, Black Friday egunarekin batera, grebara deitu dute berriro langileek. Azaroaren 25ean lanuztea egingo dute, soldata-igoeraren alde.

Azaroaren 25erako deialdiak, hemen
Etzi izango da Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, eta mobilizazio deialdiak egin dituzte Itaiak, UIBk, campusetako emakume taldeek eta IAk. Hona hemen deialdi guztiak.