AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.

Etxe-kaleratze bat izan da gaur goizean Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharrean: bertan izan dira polizia-indarrak eta segizio judiziala, hiru gazte euren etxetik botatzeko. Artekalera bertaratu dira hainbat pertsona goizean goizetik, etxegabetzearen kontra protesta egitera.

AZET Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, "tentsio-uneak" izan dira protestan zeudenen eta polizien artean. Udaltzainek atxilo eraman dute sindikatuko kide bat.

Arrazakeriari bidea ixtera deitu du GKSk: "Ez gaitezen etsaiz nahastu"
"Gizartean arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako balioak zabaldu behar ditugu, eta ezin diegu horrelako mezuei eta diskurtsoei hedatzen utzi", aldarrikatu du. Dei egin du "foku mediatikoa egunerokotasuneko arazo errealitatetik urruntzea" lortzen duten "diskurtso manipulatuak borrokatzera eta benetako errudunak seinalatzera", baita immigrazioaren kausei erreparatzera eta horiei heltzera ere.