AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, 13 urteko neska bat erail du bere aitak

Gizonak lehenengo hari eraso diolako ihes egin behar izan du amak, eta badirudi erasotzaileak orduan hil duela alaba, arma zuriz.

Berri lazgarriak gaurkoan Bilbon (Bizkaia): 13 urteko neska bat erail du bere aitak. Larraskitu auzoko etxebizitza batean izan da hilketa, goizeko 05:00ak aldera. Lehenengo, gaztearen amari eraso dio gizonezkoak, eta ihes egin behar izan du emakumeak, zauriturik. Berehalakoan, baina, polizia-indarrei abisua eman die andreak, beldur zelako alaba ere arriskuan ote zen.

Etxe barrura sartu direnean, hilik aurkitu dute neska, arma zuriz antza denez. Gaztea erail ostean, bere buruaz beste egin du hiltzaileak.

Beste langile bat hil da lan-istripuz Bilbon, laugarrena egun gutxian
Eraikin bateko teilatutik jausi da behargin bat Jose Maria Ugarteburu kalean. Gutxienez 24 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.