AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, andre bat giltzapetuta izan du bere semeak

Animalien gorpu, gorotz eta zabor artean eduki du gatibu baserri batean.

Bilbon (Bizkaia), Pagasarri mendiaren inguruko baserri batean, 84 urteko andre bat giltzapetuta izan du 60 urteko bere semeak. Hainbat komunikabideren arabera, katuen zein txorien gorpuak, gorotzak eta zaborra izan ditu inguruan emakumeak, eta asteartean askatu zuten bertatik, gizonezkoa kanpoan zenean.

Berria-ren esanetan, bizilagun batek eman zuen abisua, eta baserriko atea soka batekin lotuta topatu zuten. Duela hiru egun, ama gatibu izan duen gizonezkoaren bila ari ziren oraindik.

Europak modu sistematikoan hausten ditu Nazio Batuen protokoloak, Poliziak egindako erailketak ikertzeko
Txosten batek azaldu du herrialde askok ez dituztela behar bezala ikertzen heriotza edo tortura polizialak, eta ikertutako kasuetan ere agenteen %86,6ri ez zaiela inolako zigorrik ezarri.