AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon bere bikotekidea erretzen saiatu zen gizonak beste emakume bat autoarekin harrapatu zuen urtarrilean

Bikotekidearen laguna harrapatu zuen autoarekin Areatzan, eta larriki zauritu zuen. Neska lagunak, gainera, larri jarraitzen du ospitalean; gizonak apirilaren 30ean eman zion su bizitoki modura erabiltzen zuten lokalari.

Aurreko astean jakinarazi zutenez, apirilaren 30ean, emakume bat erailtzen saiatu zen bere mutil laguna Bilboko (Bizkaia) Atxuri auzoan. Bikoteak eta emakumearen alabak bizitoki modura erabiltzen zuten lokalari su eman zion gizonak, gauez, eta larriki zauritu zuen emakumea; Gurutzetako erietxean (Barakaldo, Bizkaia) ospitaleratu zuten erredurekin, eta han jarraitzen du oraindik, larri.

Atxilotu eta kartzelaratu egin zuten 36 urteko erasotzailea, eta berriki azaldu dute, gainera, apirilekoa ez zela egin zuen aurreneko erasoa izan. Joan den urtarrilean, neska lagunaren lagun bat harrapatu zuen autoarekin Areatzan. Zauri larriak eragin zizkion modu horretan, eta hainbat ebakuntza egin behar izan zizkioten zauritutako emakumeari.

Laudioko Gaztetxeak manifestazio batera deitu du hilaren 25erako
'Gazte langileok gaztetxea orain!' aldarripean egingo dute mobilizazioa Laudion. "Laudioko gazte langileok antolakuntzarako espazioak behar ditugu gure jarduera aurrera eramateko", adierazi dute gaztetxeko kideek.