AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, EHUk Ertzaintzarekin antolatutako hitzaldi bat bertan behera geratzea lortu dute ikasleek

Hitzaldiaren aurretik, 'Polizia unibertsitatetik kanpora!' lelopean egin zuten protesta bat. Gaurko, beste hitzaldi bat dago deituta.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) hainbat hitzaldi antolatu ditu Bilbon (Bizkaia) Ertzaintzaren eskutik, hain zuzen ere, Elkanoko Ekonomia eta Enpresa fakultatean. Poliziaren presentziaren kontra protesta eginez, ordea, atzoko hitzaldia bertan behera uztea lortu zuten ikasleek. Izan ere, hitzaldia hasi aurretik elkarretaratu ziren hainbat ikasle fakultate barruan, Polizia unibertsitatetik kanpora! aldarritzat hartuta, eta saioa gelditzea lortu zuten. Hala ere, Buiaka atariak jakinarazi duenez, gaurko egunerako beste hitzaldi bat dauka deituta EHUk, Ertzaintzarekin berriz ere.

Ikasleek salatu dute, gainera, haiek egindako protestaren aurka, EHUk "aterabide poliziala lehenetsi" duela berriz: atzo, Polizia bidali zuen unibertsitate barrura, eta mobilizatutako ikasleak jazarri zituen. Hiru ikasle identifikatu zituzten, eta salaketa bat jartzearekin egin zioten mehatxu haietako bati.

Aurrera doaz 'Gaztetxeak bertsotan' saioak
Aurreko asteburuan Hernaniko Kontrakantxan eta Altsasuko Gaztetxean izan dira kanporaketak. Finalerdiak 7Katun eta Gasteizko Gaztetxean egingo dituzte datozen egunetan.