AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon elkarretaratzea egin dute gaur Novaltiako langileek: 455 egun daramatzate greban

Urtebete baino gehiago egin dute greban Novaltiako langileek, eta gaurkoan ere Bilbora eraman dituzte beren aldarrikapenak. Kontratazio berriek jasotzen duten soldata-eskala bikoitza ezabatzea nahiz soldatak igotzea eskatzen jarraitzen dute.

Aurreko urteko uztailan hasi zuten greba Novaltiako langileek, eta gaur, 455 egun bete dituzte borrokaldian. Hasieratik, kontratazio berrietan azaltzen den soldata-eskala bikoitza ezabatzea nahiz soldatak igotzea eskatu dute beharginek eta, aldi berean, enpresak izandako jarrera salatu dute.

Urtebete baino gehiago borrokan

Guztiarekin, hitzarmen propio bat ere galdegin zuten langileek bere garaian, enpresak 2019. urtean negoziazioak apurtu eta estatu mailako hitzarmena ezartzea erabaki baitzuen. Greba hasi zutenetik enpresak izan duen blokeo jarrera gaitzetsi dute, negoziatzeko aukera ukatu eta greba eskubidea urratu baitie etengabe, lanpostuetan grebalariak ordezkatuz. Lan Ikuskaritza ere seinalatu izan dute, eskubideen urraketa horren aurrean adierazitako jarrera pasiboa dela-eta.

Gaztetxearen aldeko zozketa egingo du Errotxapeako Gaztetxeak, azken hilabeteetan jasandako errepresioa dela eta
30 identifikazio baino gehiago dituzte gainean Errotxapeako Gaztetxeko kideek, baita isun kopuru handia ere. Azken hiru hilabeteetan jasandako errepresioari aurre egiteko, beraz, Errotxapeako Gaztetxearen aldeko zozketa antolatu dute. Abenduaren 24ean izango da, Ipar Gorri tabernan, 13:00etan.