AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon izan den azken erailketa matxistaren aurka mobilizatu da Itaia

Ostiralean 13 urteko neska bat erail zuen bere aitak, eta indarkeria matxistaren aurka antolatzera deituz, Itaiak mobilizazioak egin ditu hainbat herritan.

Azken egunetan, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak protestak egin ditu Euskal Herriko hainbat herritan, Bilbon (Bizkaia) izandako azken erailketa matxista salatzeko. Izan ere, aurreko ostiral goizean, 13 urteko neska bat erail zuen bere aitak, amari eraso egin ostean. Asteburuan zehar, Itaiak elkarretaratzeak egin ditu Gasteizen (Araba), Iruñean (Nafarroa), Tolosan (Gipuzkoa), Zestoan (Araba), Legazpin (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Gernikan (Bizkaia) nahiz Altsasun (Nafarroa).

Antolakundeko kideek seinalatu dutenez, neskatoaren amari "bizi osorako sufrimendua eta mina eragiteko" hil du alaba erasotzaileak. Gogorarazi dute, gainera, 2003tik hona, gutxienez hamahiru haur erail dituztela Euskal Herrian indarkeria matxistaren eraginez.

"Argi dugu indarkeria matxistari aurre egitea eta bere aurka antolatzea urgentziazko auzia dela", azaldu du Itaiak Bilboko hilketaren harira. Beharrezkotzat jo du, "batetik, indarkeria matxista jasaten duten emakumeak babestea eta defendatzea, indarkeria egoeratik alde egiteko baldintzak sortuz"; eta, "bestetik, erasotzaile eta eraso ororen aurrean irmotasunez eta eraginkortasunez erantzun behar dugu, eraso bakar bat ere ez dadin inpunitate osoz gauzatu".

Israeldarren %82 daude Gazako biztanleak bortxaz kanporatzearen alde
Sionisten planak milioi bat pertsona biltzen ditu Gaza hirian, 700.000 Al-Mawasin eta 350.000 Deir al-Balahen.