AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon izan den erailketa matxistaren kontra mobilizatzen ari da Itaia

Emakumeon Antolakunde Sozialistak mobilizazioak antolatu ditu Andoainen, Azpeitian, Azkoitian, Baionan, Gernikan, Iruñean, Legazpin, Tolosan, Zarautzen eta Zestoan.

Asteazkenetik ostegunerako gauean, hilketa matxista bat izan zen Bilbon (Bizkaia): 31 urteko emakume bat erail zuen bere bikotekideak, partekatzen zuten etxebizitzan. Aurten Euskal Herrian izan den hirugarren erailketa matxista da, gutxienez: maiatzean Donibane Lohizunen (Lapurdi) izan zen bat, eta ekainean Urruñan (Lapurdi).

Bilboko hilketa matxista salatzeko eta, orokorrean, indarkeria matxista orori ezetz esateko, mobilizatzera deitu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Protestak antolatu ditu Euskal Herriko hainbat herritan: atzo Baionan (Lapurdi), Iruñean (Nafarroa) eta Tolosan (Gipuzkoa) egin zituen elkarretaratzeak, eta gaur beste zenbait herritan joko du protestara.

Gaur, hain zuzen ere, Andoainen (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Gernikan (Bizkaia), Legazpin (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa) eta Zestoan (Gipuzkoa) egingo ditu kontzentrazioak. Itaiaren tokian tokiko taldeek argitaratu dituzte deialdi zehatzak.

Espetxeratuak izateko arriskuan daude Donostiako sei gazte, pandemia garaian Ertzaintzak sortutako istiluengatik
Guztira, 30 urteko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte sei lagunentzat, eta urriaren 22an deklaratzera deitu dituzte. 2020an eta 2021ean, COVID-19aren harira ezarritako murrizketen aitzakiapean, Ertzaintzak hainbatetan militarizatu zuen Donostiako Alde Zaharra, eta hamaika aldiz oldartu zen kalean zegoen jendearen aurka.