AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, kale-saltzaileen bi loleku desalojatu dituzte 24 orduan

Udaletxe ingurutik bota dituzte polizia-indarrek, lo egiteko tokirik gabe utziz.

Kaleko saltzaileen aurkako jazarpen polizialak ez dauka etenik Bilbon (Bizkaia). Aste Nagusia hasirik, hainbat eta hainbat pertsona dabiltza kaleko salmentan, eta, bestelako toki baten faltan, hainbatek Gasaren Plazan muntatu behar izan zituzten kanpin-dendak, atseden hartzeko leku bat izateko. Agintaritzen erantzuna izan da, ordea, udaltzainak pertsona horiei jazartzera bidaltzea: Gasaren Plazan sortutako kanpalekutik bota zituzten herenegun, El Correo-ren arabera, "agindu polizial" bat tarteko.

Horren ondoren, Quintanako arkupeetan hartu behar izan zuten babes kale-saltzaileek, baina handik ere kanporatu zituzten atzo udaltzainek, RTVE-k jaso duenez. Polizia-iturriek aipatzen duten arren uste dutela mafiek esplotatutako pertsonak direla, etengabe jazartzen diete, eta 24 orduan bi aldiz desalojatu dituzte haien lolekuetatik. Jatorri senegaldarreko gazteak dira gehienak.

Juan Mari Aburto alkateak (EAJ) "tokiko komertzioa defendatzea" erabili du aitzakia modura kaleko saltzaileen kontrako errepresioa justifikatzeko, eta ohartarazi du esku hartzen jarraituko dutela poliziek.

Ondarroako txosnetan Poliziarekiko jarrera kritikoa hartu izana, kriminalizatua
16an jakinarazi zioten udaltzain bati ez zela ongietorria txosnagunean. Jarrera politiko hori salatu du udalak (EH Bildu), eta esan du poliziak babestuko dituela.