AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon mobilizatzera deitu du Itaiak, argitara atera den azken prostituzio-sarea dela-eta

Gutxienez bederatzi emakume prostituitzera behartzen zituen sare bat atzeman dute Bizkaian. Bihar, 19:30ean, protesta bat izango da Ametzolako tren geltoki aurrean, 'Sexu-esplotaziorako sareak borrokatu!' lelopean.

Atzo jakinarazi zuten beste prostituzio-sare baten berri eman dutela Bizkaian. Bilboko (Bizkaia) Ametzola auzoko lokal batean, prostituzioan aritzera behartu dituzte gutxienez bederatzi emakume; guztiak Latinoamerikakoak eta paperik gabeak. Lan-eskaintza faltsuekin iruzur eginda mugiarazi zituzten Bizkaiara, eta prostituitzera nahiz drogarekin trafikatzera behartu ditu gero sareak.

Urtea hasi zenetik, sexu-esplotaziorako gutxienez hiru sare atzeman dituzte Bilbon. Hala, berriz deitu du mobilizatzera Bilboko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, Sexu-esplotaziorako sareak borrokatu! aldarritzat hartuta. Elkarretaratze bat egingo du bihar 19:30ean, Ametzolako tren geltoki aurrean.

"Testuinguru ekomiko eta sozial miserableek baldintzatuta, emakume asko, haien jatorrizko herrialdea utzita, prostituitzera behartzen dituzten sexu-esplotaziorako sareetan bahituta gelditzen dira", adierazi du Itaiak. Sare horiek, "etekin ekonomiko izugarriak ateratzeaz gain, emakumeon sexualizazioan sakontzen" dutela salatu du. Gainera, horrek guztiak "emakumearen kontrako indarkeria gordinean oinarritzen diren lan-prozesuetara kateatuta mantentzen" ditu emakume langileak, Itaiako kideen esanetan.

"Gure jarrera irmoa da: emakumeon sexualizazioarekin amaitu behar dugu", aldarrikatu du Itaiak: "Hura sostengatzen duten figurak borrokatu eta emakume langileok gure burua prostituitzeko beharrik ez izateko baldintzak eraiki behar ditugu, egoera horietan dauden emakumeak antolakuntzara batuz".

Greziako uretan 500 lagunek jarraitzen dute desagertuta, eta zalantzan dago kostaizanen bertsioa
Aurreko asteazkenean hondoratu zen 700 pertsona inguru zeramatzan ontzi bat Mediterraneoan. 81 lagun hilda topatu dituzte, 105 erreskatatu dituzte, eta gutxienez 500 desagertuta daude. Ikerketa batek kolokan jarri du Greziako autoritateek kostazainen esku-hartzeari buruz emandako azalpena.