AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon mobilizazio "gehiegi" izaten direla uste du Aburto alkateak

Protestek "herritarren bizi-kalitatea hondatzen" dutela esan du, eta aditzera eman du mobilizazioak "beste puntu batean edo espaloian" egin beharko liratekeela.

Radio Bilbao-ri eskainitako elkarrizketa batean, adierazpen kezkagarriak egin ditu Bilboko (Bizkaia) alkate Juan Mari Aburtok (EAJ). Adierazi du mobilizazio "gehiegi" izaten direla Bilbon: "egunero", eta "hainbat". Protestek "herritarren bizi-kalitatea hondatzen" dutela seinalatu du, esaterako, bide-mozketak egin behar izaten direlako protestei bide egiteko.

Hortaz, proposamen bat atera du mahaira Aburtok: "bidea moztea erabat beharrezkoa" izan ez dadin, mobilizazioak "beste punturen batera edo espaloira" tokialdatzea. "Beti egon behar da bidea mozten? Uste dut ezetz" esan du alkateak: "Eskatu nahi dut egingarri izan dadila manifestatzea eta, aldi berean, ez egotea egunero jendearen bizitza aztoratzen".

Aurpegia du jeltzaleak, gainera: adierazpen horiek egin ostean, gaineratu du "inork baino gehiago errespetatzen" dituela "edozein pertsonak edozein arazoren aurrean biltzeko eta manifestatzeko dituen eskubideak", baina "oso garrantzitsua" dela "gizartea oro har kontuan hartzea".

Agur faxista egitea baimendu du Italiako Kasazio Auzitegiak
Auzitegiak esan du agur faxista egitea ez dela delitu bat, Alderdi Faxista berpizteko arriskurik ez bada. Ebazpen hori dela-eta, 2016an zigortutako hainbat faxistari egindako epaiketa errepikatu beharko dute.