AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, neska bat bahitu eta sexualki eraso dio gizon batek

Gertatutakoa salatzeko protesta bat antolatu du Bilboko Itaiak: bihar izango da, 17:00etan Atxurin.

Urtarrilaren 24tik 25era bitartean Bilbon (Bizkaia) izandako eraso matxista baten berri eman dute. Adin txikiko neska bat, Atxuri auzoan zaborra botatzera zihoala, bahitu egin zuen gizonezko batek. Zorrozaurreko pabiloi batera eraman zuen eta atxikirik izan zuen bertan, 24 ordu inguruz. Emakumeak etxera itzultzea lortu zuenean, azaldu zuen pabiloi batean eduki zutela gatibu eta sexualki eraso ziotela bertan. 16 urte besterik ez ditu emakumeak, eta adimen urritasuna du.

Halako erasoen aurka "erantzun irmoak eta kolektiboak antolatzea" ezinbestekoa dela azpimarratuta, mobilizatzera deitu du Bilboko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Elkarretaratze bat antolatu du Atxurin bertan, Enkarnazio Plazan hain zuzen ere; bihar izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita.

Maccabiren partidaren harira jasandako errepresioa salatu du Indar Baskoniak
Palestinaren aldeko pankarta bat kendu eta hainbat zale jazarri zituzten ertzainek Buesa Arenan. Indar Baskoniak esan du "adierazpen-askatasunaren aurkako eraso" bat izan zela gertatutakoa.