AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilbon, su eman diote hainbat pertsonak lo egiteko erabiltzen duten pabiloiari

Zorrotzaurreko Erriberan dago eraikina, eta hainbat lagunek egiten dute gaua bertan, tartean, sutea piztu duen gizonak.

Larunbat gauean, sutea izan zen Bilboko (Bizkaia) Zorrotzaurreko Erriberako pabiloi abandonatu batean. Kale-egoeran dauden hainbat pertsonak erabiltzen dute eraikina gaua igaro ahal izateko, eta badirudi haietako batek eman ziola su lekuari, liskar baten ostean.

23:15ak aldera piztu zen sutea. Itxura denez, gortinei su eman zien aipatutako gizonezkoak, eta eraikinera hedatzen hasi ziren sugarrak. Ihes egin behar izan zuten barruan zeuden pertsona guztiek. Ospitalean artatu behar izan zituzten haietako bi.

Bridgestonek 420 langile kaleratuko ditu Basaurin eta Puente San Miguelen
Zuzendaritzaren azken proposamena onartu du plantillak, eta laster modu mailakatuan botako dituzte ehunka beharginak.