AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bilera informatiboa Astrabuduan: familia bat etxegabetu nahian ari da desokupazio-talde bat

Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak atzo egin zuen bilera bat, desokupen presentzia salatuz eta horien aurka antolatzera deituz.

Astrabuduan (Erandio, Bizkaia), familia bat jazartzen ari da desokupazio-enpresa bat. Mailegu-enpresa batek egindako iruzurraren ondorioz iazko azaroan etxea galdu ostean, hura berreskuratzea lortu zuen duela pare bat hilabete, Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren eskutik. Orain, baina, aurrez kaleratze-prozesua martxan jarri zuten mailegu-emaile iruzurgile berek kontratatu dute desokupazio-talde bat, familia berriz ere etxegabetzen saiatzeko; baina, oraingoan, legez kontrako bideetatik.

Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak atzo arratsalderako antolatu zuen bilera informatibo bat, egoeraren berri emateko. Hala, 17:30erako, hainbat eta hainbat pertsona bertaratu ziren Astrabuduako Josu Murueta Plazara. Desokupen presentzia salatzeaz gain, haien aurka antolatzera eta haiei aurre egitera deitu zuen sindikatuak, eta guztiontzako etxebizitza unibertsala bermatzeko bidean, berreskuratutako etxea defendatzeko asmoa berretsi zuen.

Pertsona bat etxegabetzen saiatu da Zubietako Udala, METAk salatu duenez
Kaleratze saiakera gaitzesteko, elkarretaratze bat egin zuten aurreko larunbatean, 'Gure barrideak babestu. Etxegabetzerik ez!' lelopean.