AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Biolentzia kapitalistaren aurkako aldarriak hartu ditu kaleak hainbat herritan

Sistema kapitalistari berezkoa zaion bortizkeria salatu dute Bilbon, Lekeition, Donostian, Gernikan, Tolosan, Basaurin eta Altsasun, tokian tokiko Kontseilu Sozialistek nahiz GKSk deituta. Biolentzia horri aurre egitera ere deitu zuten.

Urte amaieran, biolentzia kapitalistaren aurkako mobilizazio nahiz ekitaldiak antolatu zituzten hainbat Kontseilu Sozialistak. Osasun-egoera dela-eta zenbait deialdi bertan behera geratu ziren arren, zazpi herritan atera dira kalera azken egunetan.

Atzo Bilbon (Bizkaia), Lekeition (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gernikan (Bizkaia) eta Tolosan (Gipuzkoa) izan ziren tokian tokiko Kontseilu Sozialistek deitutako manifestazioak; herenegun, ordea, Basaurin (Bizkaia) egin zuten elkarretaratze bat, Hego Uribeko Kontseilu Sozialistak eta Gazte Koordinadora Sozialistak deituta. Aurreko igandean, aldiz, Altsasun (Nafarroa) izan zen Sakanako Kontseilu Sozialistak eta GKSk elkarlanean antolatutako manifestazioa.

Mobilizazio guztietan izan zituzten gogoan, besteak beste, aurten soldatapean lanean ari zirela Euskal Herrian bizia galdu duten 61 langileak, indarkeria matxistaren ondorioz erailak izan diren bost emakumeak, muga-bidean hil diren zazpi pertsona migratzaileak, beren buruaz beste egin duten 200 gazteak, nahiz kale gorrian bizi diren 3.000 pertsonak. Zenbaki horiek guztiak sistema kapitalistari berezkoa zaion bortizkeriaren zenbait aurpegi direla nabarmenduta, biolentzia kapitalistari aurre egiteko deia egin zuten mobilizazioetan.

Osakidetzak doan lan egiteko eskatu die osasun-langile egoiliarrei, COVID-19a atzemateko testak egiten
Osasun-langileen faltan, dohainik "kolaboratzeko" galdegin diete langile egoiliarrei. Urrian 4.000 erizain eta 800 aztarnari inguru kaleratu zituen Osakidetzak.