AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Biometria bidezko kontrola ezarriko dute Gipuzkoako hondartzetan

Gipuzkoako Foru Aldundiak kontrol biometrikoaren teknologia baliatuko du hondartzetan, pertsona kopurua neurtzea aitzakiatzat hartuta. Mugikorretarako aplikazio bat ere sortuko da, erabiltzaileei hondartzaren edukieraren berri emango diena. Behin tresna horiek instalatuta, kudeaketa Udalen esku geratuko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hondartzetan kontrol biometrikorako programa bat jarriko du martxan, bertako aforoa zuzentzearen aitzakipean. Mugikorrerako aplikazio bat garatzeko asmoa ere adierazi du, eta horrek, berriz, erabiltzaileek “hondartzaren edukieraren berri izateko” balioko omen duela.

Teknologiaren kudeaketa Udalen esku utziko duela jakinarazi du Foru Aldundiak. Horregatik, programak Udalentzako alerta-sistema bat izango du bere baitan; aforoak, marea-igoerak eta aforoen baldintzak ezagutzeko balioko die.

Araluceko beharginek mobilizazioak berrartuko dituzte, euren lanpostuen defentsan
Jarduera geldiarazita dago Igorreko lantegian, eta langileek ez dute urtarriletik soldata bat bera ere kobratu. Batz kooperatibak "euren lana ordezkatu" izana salatu dute.