AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Birritan eraso diote Zornotzako Matrailu Gaztetxeari azken egunetan

Margoketa faxistak egin dituzte berriki Matrailun, eta lapurreta egiten saiatu dira. Auzolan batera deitu dute igande honetarako, kalteak konpontzeko.

Azken egunetan, bi eraso egin dizkiote Zornotzako (Bizkaia) Matrailu Gaztetxeari. Bertako kideek atzo jakinarazi zutenez, eraso faxista bat eta lapurreta bat jasan dituzte aste berean. Lehenengo, pintaketa faxistak egin zituzten Matrailuren kanpoaldean, aurreko astearen bukaeran: "Viva EspaƱa", "88", "HH" [Heil Hitler] eta "Feminazirik ez dugu nahi" idatzi zuten besteak beste, svastika marrazteaz gain. Horren ostean, Gaztetxean lapurreta egiten saiatu ziren joan den astelehen gauean, hainbat kalte eraginez. Leihoak eta kristal batzuk hautsi zituzten.

"

"Trantsizio demokratikoa" aldarrikatu du PSOEk
Francoren heriotzaren 50. urteurrenean, oroimen-ekitaldi bat egingo dute Reina Sofia Museoan, eta Sanchez da buru inaugurazioan. PP, Vox eta Felipe VI.a erregeak ez dute parte hartuko.