Bizia galdu du Getariako Indauxeko langile batek, lanean ari zela jasandako zaurien ondorioz
Beharginak joan den asteburuan izan zuen lan-istripua, eta gaur zendu da zauri larriak zirela-eta. ELAren arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 22 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela.