AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizilagun bat Senegalera kanporatu dutela salatu dute Ribaforadan

Ribaforadako Udala Espainiako Poliziarekin lankidetzan aritu dela salatu dute: tramite batzuk egitera joateko eskatu zioten udaletik Modou Khadim Sowri, eta hara joandakoan atxilotu zuten.

Erriberako senegaldarren elkarteak deitu eta kolektibo antiarrazistek babestuta, manifestazioa egin zuten larunbatean Ribaforadan (Nafarroa), Ahotsa-k jaso duenez. Modou Khadim Sowren kanporatze irregularra salatu zuten: tramite batzuk egitera joateko eskatuz, eskutitz bat bidali zion Ribaforadako Udalak, eta hitzordura joatean atxilotu zuten. 48 orduren buruan kanporatu zuten Senegalera, asistentzia juridikorik gabe.

Kolektibo antiarrazisten esanetan, Atzerritarren Legeak ahalbidetzen ditu halako kasuak, lege hori "beren jatorriaren eta egoera ekonomiko eta sozialaren araberako pertsona-kategoriak" sortzera bideratuta dagoelako, "haien eskubideak eta askatasunak murrizteko".

Unibertsitateko Indar Batasunak 12.2 artikulua aldatzeko urrats garrantzitsua eman du
Hainbat mobilizazio eta sinadura bilketen ondoren, 12.2 artikuluaren aurkako borrokak fruituak eman ditu dagoeneko. EHUko Graduko Batzordeak artikuluaren aldaketa proposatu eta onartu zuen atzo. Maiatzaren 30ean egingo den Gobernu Kontseiluan ere aldaketa onartzen badute, 12.2 artikulua behin betiko aldatzea lortuko dutela azaldu dute UIBko kideek.