AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Bizitzen ari garen egoera honela laburbildu genezake: gero eta pobrezia gehiago eta gero eta eskubide gutxiago"

GKSk deituta, atzo egin zituzten elkarretaratzeak Euskal Herriko zortzi herritan, pandemiari eman dioten erantzun autoritarioa salatzeko. Azkeneko neurri murriztaileen oinarria jarri du zalantzan GKSk: "Neurriek ez dute oinarri sanitariorik, totalitarioa baizik".

COVID-19aren seigarren olatua delakoaren harira, gobernu desberdinek are neurri gehiago ezarri dituzte azken egunetan; besteak beste, musukoaren derrigorrezko erabilerari, Covid ziurtagiriari nahiz indar militarrei lotuta. Gazte Koordinadora Sozialistak nahasmen horren erdian deitu zuen protestara, Pandemiari eman dioten aterabide autoritarioari aurre egin lelopean.

[Irakurri hemen azken neurriak direla-eta GKSk egindako adierazpenak eta mobilizazio deialdiak]

Atzo, abenduaren 24an, izan ziren protestak Euskal Herriko zortzi herritan; hain justu, Durangon (Bizkaia), Lekeition (Bizkaia), Ordizian (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia), Azpeitian (Gipuzkoa), Donostian (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa) eta Gasteizen (Araba).

Hona hemen atzoko mobilizazioek utzitako hainbat irudi:

Aske geratu da IƱaki Etxeberria preso politikoa
Ia 26 urteko espetxealdiaren ondoren, El Duesoko (Kantabria, Espainia) espetxetik atera da preso politiko iruindarra.