AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaian atzemandako sexu-esplotazio sareak direla-eta, Itaiak protestara jo du Bilbon eta Getxon

Emakumeen sexu-esplotaziorako bi sareren berri eman dute Bizkaian azken asteetan. Horietako baten bidez, Bilboko eta Getxoko hainbat lokaletan eta etxetan prostituitzen dituzte gutxienez 43 emakume. Itaiak protestak egin ditu aste honetan bi herri horietan. "Sexu-esplotazioarekin amaitzeko, emakumeok prostituitzera behartzen gaituzten baldintza materialak eta sozialak borrokatu behar ditugu", nabarmendu dute Itaiako kideek.

Hilabete honetan, emakumeen sexu-esplotaziorako bi sare atzeman dituzte Bizkaian. Martxoaren hasieran desegin zuten sareetako bat, eta Barakaldon, Zorrotzan nahiz Fruizen miatu zituzten hainbat etxe. Gutxienez hamahiru emakume behartzen zituzten prostituitzera, iruzur bidez Kolonbiatik edo Paraguaitik Euskal Herrira mugiarazi ostean. Handik egun gutxira atera zuten argitara Bizkaian jarduten duen beste sare bat: horren bidez, gutxienez 43 emakume prostituitzen dituzte Bilboko eta Getxoko zenbait pisutan eta klubetan.

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak protestara deitu zuen horren harira. Getxon astearte honetarako antolatu zuten elkarretaratze bat Itaiako kideek; Bilbon, berriz, atzo izan zen protesta. Sexu-esplotazioa borrokatu eta Sexu-esplotazio sareak borrokatu aldarrien pean mobilizatu ziren.

Egiturazko arrazoiak eta ondorioak

"Egiturazko pobreziak bultzatuta, emakume asko dira haien jatorrizko herrialdea utzi eta beste herrialde batera migratzera behartuta daudenak. Borondatezko erabaki bat izatetik urrun, testuinguru ekonomiko eta sozial miserableek baldintzaturiko erabakiak dira", adierazi du Itaiak mobilizazioetan: "Emakume langileen zaurgarritasun egoeraz baliatzen dira sexu-esplotaziorako sareak. Bizi-baldintza hobeak topatuko dituztelakoan, emakumeak atzeman eta helmugako herrialdean prostituitzera behartzen dituzte".

Gogoan izan dute, kasu askotan, "24 orduz beren burua prostituitzera eta drogak kontsumitzera" behartzen dituztela esplotazio-sareetan harrapatutako emakumeak, eta "kontrol zorrotza ezartzen" dietela, "mugitzeko askatasuna ukatuz", esaterako. Sarri, gainera, "bizitzeko moduan ez dauden lokaletan pilatzen" dituzte emakume horiek, Itaiako kideek ohartarazi dutenez. Hala zen, esaterako, martxoaren hasieran atzeman zuten sarearen kasuan.

Sexu-esplotaziorako sareei aurre egiteko beharra

"Testuinguru horretan etengabea da emakumeek jasan behar duten indarkeria, eta, horrela, emakume langileon zapalkuntza betikotzen dute", gaineratu dute: "Izan ere, emakumeok sexualki jazarriak, gutxietsiak edota baztertuak izan gaitezkeenaren ideia legitimatzen dute". Uste dute, hala, "funtzio garrantzitsu bat betetzen" dutela sexu-esplotaziorako sareek: emakumeak "kontsumo objektu bilakatzea", eta, horren bidez, "etekin ekonomiko handiak lortzea".

Hala, Itaiak funtsezkotzat jo du "sexu-esplotaziorako sareak borrokatzea": "Sexu-esplotazioarekin amaitu eta egoera horretan emakumeok jasaten ditugun indarkeria kasuak borrokatu behar ditugu. Emakumeok prostituitzera garamatzaten baldintza ekonomikoak eta sozialak gainditzeko norabidean kokatzen dugu hori". Horri lotuta aldarrikatu dute "guztion ongizatea eta humanizazioa bermatuko dituen gizarte sozialistaren eraikuntza".

"Ez dago gerrarik non hura mantentzeko nahia duen parterik ez dagoen"
80ko hamarkadan intsumisioaren aldeko kanpaina egiteagatik da ezaguna Kontzientzia Eragozpen Mugimendua (KEM-MOC). Gaur egun ere borroka antimilitarista du ardatz taldeak, eta militarismoaren alderdi guztiak salatzen ditu: arma industria, estatuek edota bankuek gerren finantzazioan duten parte-hartzea, lurralde-mugen militarizazioa eta ikerketa-erakundeen rola, besteak beste. Azken urteetako borroken, Ukrainako gerraren eta armagintzaren inguruan hitz egin dugu Bilboko KEMeko Iban Aurrekoetxearekin.