AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaibuseko zenbait ibilgailu boikotatu dituzte berriz Trapagaranen

Atzo greba egin zuten Busturialdeko, Lea-Artibaiko, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Bizkaibuseko beharginek, eta horren ostean agertu dira kalteekin Trapagaranen aparkatuta zeuden hainbat autobus. Abenduaren 21ean joko dute grebara berriz, Enkarterrietako langileekin batera.

Grebara deituta zeuden atzorako, abenduaren 1erako, Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB) eta Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) enpresetako langileak; sindikatuen esanetan, behargin guztiak batu ziren atzoko lanuztera. Soldata-igoerak eskatzen dituzte, eta lanuzte ugari egin dituzte azken asteetan.

Atzoko grebaren ondoren agertu dira kaltetuta Trapagarango (Bizkaia) Aparkabisa gunean zeuden hainbat autobus. Antza, gurpilak zulatu dizkiete zenbait ibilgailuri, eta margoketak egin dituzte kristaletan. Azaro erdialdean ere sabotatu zituzten EMBko hainbat autobus.

Abenduaren 21erako greba deialdi bateratu bat egin dute EMBko, BLBko eta Enkarterrietako Bizkaibuseko beharginek.

Enpresen irabaziak soldatak baino zazpi aldiz gehiago hazi dira, Espainiako Bankuak egiaztatu duenez
Konpainia ez-finantzarioen irabaziak %21 handitu dira urtebetean. "Enpresek errentagarritasuna hobetu edo mantendu dute inflazio-krisiaren erdian", ondorioztatu du erakundeak.