AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaiko autoeskoletako langileek greba eginen dute abenduan

Abenduaren 13tik 17ra deitu dute grebara langileek, patronalak negoziazio mahaian parte hartzeari berriro ere uko egin ondoren. Ekainean hasi zituzten lanuzteak.

Beste bost eguneko grebaldira deitu dute Bizkaiko autoeskoletako langileek, patronalak negoziazioei uko egin eta hitzarmena berritzeko baldintza egokirik ez dagoela ondorioztatu ondoren. 11 urte daramatzate langileek hitzarmenik gabe; 2009an lortu zuten urtebete iraun zuen ituna, baina ordutik ez dute eskuratzerik izan.

Hala, ekainean mobilizazioei ekin eta, ordutik, hemeretzi greba egun egin dituzte autoeskoletako langileek. APAVI patronalaren blokeoaren aurrean antolatu dute hurrengo mobilizazioa, abenduaren 13tik 17ra, hain zuzen ere.

Eskaera nagusia hitzarmen berria litzateke, lan-baldintzak hobetze aldera. Besteak beste, soldata irregularizazioari aurre egiteko soldaten taulak ezartzea, lanaldiak murriztea, ordutegiak "arrazionalizatzea" eta soldaten genero-arrakala borrokatzea dira haien helburuak.

Legutioko Udalaren debekuaren aurrean, Azpeitira lekualdatu behar izan dituzte Errakiren jardunaldiak
Legution espazioen gaineko langile kontrolaren inguruko jardunaldi batzuk antolatu zituen Errakik asteburu honetarako, baina debekatu egin ditu udalak. "EH Bilduk gidatzen dituen Legutioko, Azpeitiko eta Zestoako udalen partetik jardunaldiak antolatzeko jasotako debekuak eta zailtasunak" salatu ditu Errakik, eta Azpeitira tokialdatu du egitasmoa azkenean. Igande arratsaldean, gainera, manifestazio bat izango da Azpeitian bertan, 'Askatasun politikoak defendatu, Langile Kontrolpeko Espazioak hedatu!' lelopean.