AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaiko autoeskoletako langileek grebari berrekinen diote urrian

Irailaren 20tik 24ra greba egin zuten langileek. Patronalak negoziazioan jarrera aldatu ez duela ikusita, urrian berriz ere grebara jotzeko erabakia hartu dute langileek. Urriaren 25etik 29ra eginen dute greba.

Udan hasi eta irailean eman zioten jarraipena borrokaldiari Bizkaiko autoeskoletako langileek eta, APAVI patronalak aurrerapausoak emateko asmorik erakutsi ez duenez, lanuzteekin aurrera eginen dute berriro. Izan ere, negoziazio mahaiaren herenegungo bileran patronalak ez zuen proposamenik aurkeztu, sindikatuen arabera. Hori ez ezik, "negoziatzeko jarrerarik ez" dutela azaldu dute eta, hala, hitzarmen berria eratzeko baldintzarik ez dagoela salatu dute.

Egoera horrela, grebak jarraipena izanen duela erabaki dute langileek: urriaren 25etik 29ra eginen dute. Grebak, irailean azaldu bezala, hitzarmen berria du helburu, azken 11 urteetan ez baita hitzarmenik izan Bizkaiko sektorean.

Hainbat dira autoeskoletako beharginen aldarrikapenak: soldaten erregularizazioa, lanaldien murrizketa, soldaten arteko genero-arrakala amaitzea edota 11 ordura iristen diren lanaldiak mugatzea, besteak beste. Nagusiki, irregulartasunak eta malgutasun exijentziak mugatzea dute helburu, sektorean enpresa txikiak nagusi direla kontuan hartuta.

Beste bi emakumeri egin diete eraso azken egunetan, Zarautzen eta Zumarragan
Emakume bati igandean eraso zion gizon batek Zarautzen, eta astelehen goizaldean, beste emakume bati egin zion eraso gizonezko batek Zumarragan.