AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileak, 25 kaleratze baliogabetzeko borrokan

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileek "egun batetik bestera" kaletatutako 25 behargin berriro hartzeko eskatu dute foru jauregiaren atarian. Langile horiek errefortzu lana bete zuten COVID-19aren aurrean.

Bizkaiko Foru Aldundiko garbitzaileak instituzioaren egoitzaren parean elkarretaratu dira asteazken goizean, Diputazioak murriztu, Optimak eta Garbialdik kaleratu leloa zeraman pankarta hartuta eta eskuorriak eskuetan. Haserre azaldu dira beharginak, izan ere, "gutxienez 25 langile Bizkaiko Foru Aldundian egindako garbiketa lanetatik kaleratu" egin dituztela salatu dute. Horien artean, gehienak COVID-19aren aurkako errefortzu-lanetan aritutakoak dira. Lizitazioa aldatu denean, ordea, "egun batetik bestera", haien kontratuak amaitutzat eman direla azaldu dute garbitzaileek.


Iturri sindikalen arabera, azaroaren 15ean bukatu zen Garbialdiren (ordura arte, Diputaziorako garbiketa-zerbitzuaz arduratu zen enpresa lizitatzailea) kontratua. Optimak hartu zuen bere gain zerbitzu hori eta, orduan, ez zuten subrogazio-klausula aplikatu nahi izan 25 langileren kontratuetan, eta kanporatu egin zituzten.


KONTRATUZ BEHARTUTA

LAB sindikatuak gogorarazi duenez, "kontratuz behartuta" leudeke subrogazio hori hiru hilabete baino gehiagoko iraupena duten kontratuei aplikatzera, izatez, kaleratu guztiek "urteak" baitzeramatzaten bertan soldatapean. Enpresek oraindik ez dute haiek ezarritako klausulak betetzeko borondaterik erakutsi.

Larunbat honetarako ere mobilizatzera deitu du GKSk, 'Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!' kanpainaren barruan
Gazte Koordinadora Sozialistak aurrera jarraitzen du 'Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!' kanpainarekin eta horren harira martxan jarritako mobilizazio zikloarekin. GKSko kideek mobilizazio berriak antolatu dituzte datorren larunbaterako, azaroak 21.