AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaiko kiroldegietako langileek bi asteko grebari hasiera emango diote gaur

Bi aste iraungo ditu grebak. Maiatzean ekin zieten mobilizazioei Bizkaiko udal kiroldegietako eta klub pribatuetako langileek, baina oraindik ez dute lan hitzarmena adostu sindikatuek eta patronalak. Hala, borrokaldi berria jarri dute martxan beharginek.

Gaur hasiko dute borrokaldi berria Bizkaiko udal kiroldegietako eta klub pribatuetako langileek. Bi asteko greba izango da; urriaren 28tik azaroaren 10era arte, hain zuzen ere. Lanuzteaz gain, datorren asteetan elkarretaratzea egingo dute sektoreko enpresetako batean.

Oraindik ez dute lan hitzarmena adostu sindikatuek eta patronalak. Beharginen eskakizunen artean, besteak beste, soldatak KPIa baino gehiago igotzea, jaiegunetan lan egiteagatik jasotako ordaina hobetzea, lan kategoriak zehaztea, edota "erreferentziazko" lanaldia ezartzea daude. Gainera, azpimarratu dutenez, kontratuen %8tik gora dira lanaldi partzialekoak sektorean.

Kazeta honetan bere garaian argitaratu genuen bezala, maiatzetik daramate mobilizazioetan sektorean. Uztailaren 23an sindikatuek iragarri zuten ez zituztela greba gehiago deituko gutxienez iraila amaierara arte, baina oraindik hitzarmenik lortu ez dutenez, urriaren 22an eman zuten oraingo grebaren berri.

Kataluniako langileriari "klase elkartasuna" adierazi diete Euskal Herriko hainbat txokotan
Gazte Koordinadora Sozialistak, Ikasle Abertzaleek eta zenbait eragile lokalek deituta, Euskal Herriko hamaika txokotan egin dituzte mobilizazioak azken egunetan. Hala, Espainiako Estatuaren "errepresioaren aurrean", "borrokan direnei klase elkartasuna" adierazi diete ehunka lagunek, "langile batasuna" oinarri. "Estatu Sozialista eta autodeterminazioa" aldarrikatu dituzte Herrialde Katalanentzat.