AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bizkaiko merkataritza zein ehungintza, oinetako eta larrugintza dendetako langileek greba egin dute

Hitzarmen berria helburu, lehen greba eguna burutu dute langileek eta, sindikatuen arabera, "jarraipen zabala izan du" honek. Bilbon zehar mobilizatu dira gaur eta maiatzaren 6an eta 13an greba deitu dute beharginek.

Bizkaiko merkataritza orokorraren, bai eta ehungintzako, oinetako eta larrugintza dendetako langileek ere greba burutu dute gaur, apirilak 29. Piketeak egin dituzte goizean, Bilboko (Bizkaia) Kale Nagusian zein Indautxun zehar eta 12:00etan Arriagatik abiatu da manifestazioa.

Protesta CEBEK patronalaren egoitzan amaitu da, lan-hitzarmen berria exijituz. Izan ere, negoziazioa ireki zuten arren, "inmobilismoa" nagusitu da patronalaren aldetik eta, gainera, negoziazioetan "elementu erregresiboak" proposatzera iritsi zela salatu dute beharginek.

Hala, patronalak jarrera ezkorra "baztertzea" espero dute sindikatuek, langileen eskaerak txertatzearekin batera. Halere, datozen greba egunen beharra azpimarratu dute, zeinak maiatzaren 6an zein 13an deitu dituzten langileek.

Iruñeko Udalaren lorezainek grebari ekin diote
Langileek grebari ekin zioten asteazkenean eta gaur, apirilak 29, bigarren greba eguna burutu dute. Acciona Medioambiente enpresak Estatu mailako hitzarmena ezarri nahi die, aitzitik, hitzarmen propioa dute helburu langileek.