AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Borrokak iraun dezan. Ikasle antolakunde baten historia' podcastaren 1. kapitulua, entzungai

'Hasieratik, Azken Ikasle Dantzara' kapitulua argitaratu du GEDAR LANGILE KAZETAk. Antolakundeko hainbat militanteren eta militante ohiren lekukotza jaso du podcasta ontzeko.

Euskal Herriko ikasle antolakunde historikoak, Ikasle Abertzaleakek (IA) joan den azaroaren 17an bete zituen 37 urte. Gaur egun hura osatzen duten ehunka militanteek oraintsu eman diote amaiera antolakundearen VIII. Kongresuari, eta aurreko larunbatean izan zuten itxiera-ekitaldia Berriozarren (Iruñerria, Nafarroa). Borrokarako bide-orri estrategikoa eguneratzearekin batera, aurrerantzean Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialista (IAS) gisa jardutea erabaki dute ehunka militanteek.

Antolakundearen urteurrenaren eta azken kongresu-prozesuaren bueltan, podcast berezi bat ondu du GEDAR LANGILE KAZETAk, zenbait militanterekin eta militante ohirekin hitz egin ostean. Borrokak iraun dezan. Ikasle antolakunde baten historia podcasta argitara ematen hasi gara jada, gaurtik entzungai baitago lehen kapitulua Youtube eta Spotify plataformetan: Hasieratik, Azken Ikasle Dantzara.



Jasandako torturen kasua berriz ireki dezatela eskatu du Raul Fuentes preso politikoak
1991n atxilotu eta torturatu zuen Espainiako Poliziak, Indautxuko komisarian. Hainbatetan aurkeztu ditu salaketak Fuentesek, eta arrazoia eman dio berriki NBEk.